Judoko Gipuzkoako Senior Txapelketa jokatu zen atzo Urnietako (Gipuzkoa) kiroldegian, eta Judo Klub Lizardi taldeko Eva Manzanas oriotarra gailendu zen 52 kiloko kategorian.
Gipuzkoako Judo Federazioak antolatutako lehiaketak lurraldeko kategoria absolutoko judoka onenak bildu zituen. Horien artean, Manzanas oriotar gazteak urrezko domina eskuratu zuen, aipatutako kategorian. Gainera, Euskadiko Txapelketarako txartela lortu du.
Manzanas Judoko Espainiako Txapelketan ere aritu zen aurreko asteko larunbatean, urriaren 4an, Santanderren (Espainia), baina han bigarren txandan kanporatu zuten, eta zuen dominarik eskuratzerik izan.