Abuztuaren 7tik 10era bitartean jokatuko da Europako Atletismo Txapelketa, Tampere (Finlandia) hiriko Tampere Ratina estadioan, eta bertan izango da Martin Iriondo oriotarra. Iriondo aukeratua izan da, Jose Peiro hautatzaileak eta Espainiako Atletismo Errege Federazioak jarritako baldintzak bete eta gero.
Bestalde, Kamel Ziani Atletismo Taldeko korrikalariek, 20 urtez azpiko kategorian, uztailaren 26an eta 27an, Villafranca de los Barrosen (Extremadura, Espainia), jokatutako Espainiako Txapelketan parte hartu dute. Lucia Parada hamargarren tokian geratu da, 400 metroko distantzian, 57:54 denborarekin. Ibai Agirrezabal, berriz, hamalaugarren izan da 200 metroko distantzian, 22:32 denborarekin, bere marka pertsonala hobetuz, bide batez. Sunahi Huegun, bestalde, hamaseigarren izan da 800 metroko lasterketan 1:55.06 denbora eginez eta Martin Iriondo, berriz, zazpigarren 3.000 metroko distantzian 8:47:91 denborarekin.
Zorionak, beraz, berriro ere, Kamel Zianik eta Aitor Rubiok zuzendutako Atletismo Taldeari.