Asteburu honetan jokatu da Euskadiko Absolutoen Atletismo Txapelketa Bilboko Zorrozako pista irekian, eta Aitor Iturraldek brontzezko domina lortu du 800 metroko lasterketan, 1:54,41 denborarekin. Sunahi Huegun, berriz, zortzigarren geratu da, 1;56.81 denbora eginez.
Bestalde, Lucia Parada bosgarren izan da 400 metroko distantzian, 58,21 denborarekin eta Naroa Azkue, berriz, hamabosgarren 1:03.35 denbora eginez.
Bestetik, Ibai Agirrezabalek lasterketa bikaina egin du 400 metroko distantzian, 50.30 denborarekin, seigarren tokia eskuratuz, bide batez.
Eta azkenik, Jokin Bellido hamaseigarren geratu da, 1.500 metroko distantzian, 4:08.36 denborarekin.
Beraz, emaitza politak Kamel Ziani Atletismo Taldeko korrikalarientzat, asteburu honetako tenperatura altuak kontuan izan da.