Hiru hilabete baino gehiagoko prestakuntza intentsiboaren ostean, Eva Manzanas judoka oriotarrak azterketa zorrotza gainditu eta gerriko beltza lortu zuen ekainaren 14an Donostian, Arte Martzialen aretoan. Euskal Judo Federazioak antolatutako gradu azterketa egin zuen han Lizardi judo klubeko kirolariak.