Larunbatean, egun osoan zehar jokatu zen 16 urtez azpiko Euskadiko Atletismo Txapelketa Gasteizko pista irekian, eta Kamel Ziani atletismo taldeko korrikalariek emaitza ezin hobeak lortu zituzten. Djiara Ndaok lehenengo postua lortu zuen 300 metroko distantzian 41.55 denbora eginez eta urrezko domina eskuratuz. Xare Elortza, berriz, hirugarren tokian geratu zen 1.500 metro oztopo lasterketan 5:53.35 denborarekin, brontzezko domina lortuz, bide batez. Eta Elaia Lasartek eta Xare Elortzak 1.000 metroko distantzian parte hartu zuten 3:26.44 eta 3:30.72 denborak eginez, hurrenez hurren.
Bestalde, egun berean, Orioko atletismo taldeko korrikalariek Arrasateko Mojategi pista irekian izandako parte hartze libreko lasterketan parte hartu zuten. Naroa Azkue hirugarren geratu zen 400 metroko distantzian, 1:2.42 denborarekin. Jokin Bellido berriz, zazpigarren geratu zen 1.500 metroko distantzian, 4:07.89 denbora eginez eta Josu Solaberrieta bosgarren geratu zen 400 metroko lasterketan, 55:35 denborarekin.
Asteburu bikaina Kamel Ziani atletismo taldeko korrikalarientzat, larunbatean 33 graduko tenperatura egin zuela kontuan izanda.