Asteburu honetan jokatu da absolutuen Gipuzkoako Atletismo Txapelketa Donostiako Anoetako pista irekian, eta Ibai Agirrezabalek urrezko domina lortu du 400 metroko distantzian, 50:01 denborarekin. Djiara Ndaok ere lehenengo postua lortu du parte hartze libreko 300 metroko lasterketan, 41:13 denborarekin eta, bide batez, Espainiako Atletismo Txapelketan parte hartzeko gutxieneko denbora lortu du.
Bestalde, Lucia Parada bigarren geratu da 400 metroko distantzian, 58:26 denborarekin. Luciak 200 metroko lasterketan ere parte hartu du, 25:82 denbora eginez eta zazpigarren postua eskuratuz. Xabat Elortzak ere lasterketa bikaina egin du, 1.500 metroko distantzian, 3:56.52 denborarekin, hirugarren postua lortuz eta bide batez, bere marka pertsonala hobetuz.
Bestetik, Josu Solaberrietak hirugarren postua lortu du, 400 metroko distantzian, 56:96 denborarekin. Aitor Iturralde, berriz, hirugarren geratu da 800 metroko distantzian 1:55.01 denborarekin, bere marka pertsonala hobetuz, bide batez. Eta Naroa Azkuek 1.500 metro eta 800 metroko distantzietan parte hatu du, 5:14.72 eta 2:26.56 denborak eginez, hurrenez hurren, eta laugarren eta zortzigarren postuak eskuratuz.
Azkenik, Julene Iturriozek hirugarren postua lortu du parte hartze libreko 600 metroko lasterketan, 1:46.07 denborarekin eta Elaia Lasarte hamahirugarren geratu da 1.000 metroko parte hartze libreko lasterketan, 3:22.25 denborarekin.
Beraz, asteburu bikaina Kamel Ziani atletismo taldeko kirolarientzat.