Lucia Parada txapeldun Euskadiko Atletismo Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta

Larunbatean jokatu zen 18 eta 20 urtez azpiko lehiaketa Donostiako Anoetako pista irekian, eta emaitza ezin hobeak lortu zituzten Kamel Ziani atletismo taldeko atleta gazteek.

Larunbatean egun osoan zehar jokatu zen 18 eta 20 urtez azpiko Euskadiko Atletismo Txapelketa Donostiako Anoetako pista irekian, eta Kamel Ziani atletismo taldeko korrikalariek emaitza ezin hobeak lortu zituzten. Lucia Paradak, esaterako,  lehenengo postua lortu zuen 400 metroko distantzian, 20 urtez azpiko mailan, 58:32 denbora eginez eta urrezko domina eskuratuz.

Ibai Agirrezabal, berriz, laugarren tokian geratu zen, 200 metroko distantzian, 20 urtez azpiko kategorian, 22:64 denborarekin; bide batez, bere marka pertsonala hobetu zuen.

Eta Naroa Etxeberriak, berriz, 800 metroko finalean parte hartu zuen, 18 urtez azpiko mailan, 2:31,75 denbora eginda, hamargarren postua lortuz.  

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide