Atzo, larunbata, egun osoan zehar jokatu zen Gipuzkoako Atletismo Txapelketa Donostiako Anoetako pista irekian. Djiara Ndaok lehenengo postua lortu zuen 300 metroko distantzian, 16 urtez azpiko mailan, 41.49 denbora eginez, eta bide batez, bere marka pertsonala hobetuz. Ibai Agirrezabalek, berriz, urrezko domina eskuratu zuen 400 metroko distantzian, 20 urtez azpiko mailan, 49.87 denborarekin, bere marka pertsonala hobetuz honek ere. Eta Josu Solaberrieta, beterano mailan, Gipuzkoako txapeldun izan zen, 800 metroko distantzian 2:13.36 denborarekin. Gainera, Solaberrieta 400 metroko master mailan hirugarren geratu zen 57,48 denbora eginez.
Bestalde, Djiara Ndao laugarren geratu zen 16 urtez azpiko kategorian, 100 metroko distantzian,13.39 denbora eginez. Julene Iturriotzek, berriz, 600 metroko lasterketan parte hartu zuen 1:52.02 denbora eginez eta seigarren postua bereganatuz. Eta Elaia Lasartek eta Xare Elortzak 1.000 metroko lasterketa egin zuten 3:18.95 eta 3:24.36 denborak eginez, hurrenez hurren, eta bederatzigarren eta hamahirugarren postuak eskuratuz.
Azkenik, azpimarratzekoa da Naroa Azkue Etxeberriak lortutako emaitza, laugarren geratu baitzen 800 metroko lasterketan, 2:27.83 denborarekin.