Marco Iriso oriotarrak judoko Euskadiko Txapelketa irabazi du bere kategorian, 60 kiloz azpiko infantil mutiletan, alegia. Lehia apirilaren 5ean izan zen, Arriaga kiroldegian, Gasteizen, eta garaipenari esker, txartela lortu zuen Espainiako Eskolarteko Txapelketan lehiatzeko.
Joan den asteburuan izan da txapelketa hori Huescan (Espainia). Infantiletan hamasei neska-mutil aritu dira Euskadiko selekzioa ordezkatzen, eta brontzezko hiru dominarekin itzuli dira handik.
Kadeteetan, berriz, Itxaso Manzanas oriotarra lehiatu da txapelketa horretan, 44 kiloz azpiko kategorian.