Pasa den asteburuan, martxoaren 15ean ea 16an, jokatu ziren Zaragozan (Espainia) 2025eko Espainiako Arraunergometro Txapelketa eta Open Indoor arraun proba, eta Alberto Rebollo oriotarrak, Orioko Arraun Elkartearen izenean, zilarrezko domina eskuratu zuen Open proban.
VII. Open Espainiako Indoor arraun proban, igandean, 500 metro Sprint paralinpiko mailan lehiatu ondoren, bigarren postua lortu zuen, 1:44 denbora eginez eta larunbatean, 2.000 metroko paralinpiko kategorian, berriz, laugarren tokian geratu zen, 7:43 denbora markatuta.