Lucia Parada hirugarren Espainiako Atletismo Txapelketako finalerdian

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta

Larunbat eguerdian jokatu zen Espainiako Atletismo Txapelketa Salamankan eta Lucia Parada, Kamel Ziani Atletismo Taldeko korrikalaria, hirugarren geratu zen finalerdietan, hogei urtez azpiko kategorian

 

 

 

Lucia Parada korrikalari oriotarrak hirugarren postua lortu zuen larunbatean Salamankan jokatutako Espainiako Short Track Atletismo Txapelketako finalerdian, 20 urtez azpiko kategorian, 400 metroko distantzian, 57:15 denbora eginez eta bide batez, bere marka pertsonala hobetuz segundu batean.  Lasterketa bikaina egin zuen eta sailkapen orokorrean bederatzigarren postua eskuratu zuen. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide