Djiara Ndao txapeldun Gipuzkoako Atletismo Txapelketan

Larunbat arratsaldean jokatu zen Gipuzkoako Atletismo Txapelketa  Donostian eta  bertan parte hartu zuten Orioko Kamel Zianni Atletismo taldeko korrikalariek.

Larunbat arratsaldean jokatu zen Gipuzkoako Atletismo Txapelketa Donostiako Anoeta Belodromoan, eta Djiara Ndaok urrezko domina lortu zuen 300 metroko distantzian, 16 urtez azpiko kategorian, 42:70 denbora eginez, eta bide batez, bere marka pertsonala hobetuz. 

Bestalde, Julene Iturriotzek eta Elaia Lasartek, 16 urtez azpiko kategorian, 600 metroko distantzian biak ere, 1:49.39 eta 1:50.04 denborak egin zituzten, hurrenez hurren. Lasterketa polita egin zuten eta aldi berean bere marka pertsonalak hobetu zituzten. 

Azkenik, Xare Elortzak , 16 urtez azpiko kategorian, 1000 metroko lasterketan parte hartu zuen, 3:29.78 denborarekin, eta honek ere bere marka pertsonala hobetu zuen.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide