Atzo goizean jokatu zen Gipuzkoako Atletismo Txapelketa Donostiako Anoeta Belodromoan, eta Xare Elortzak hirugarren postua eskuratu zuen, 3.000 metroko distantzian, 16 urtez azpiko kategorian, 11:54 denbora eginez. Elaia Lasarte laugarren tokian geratu zen, 12:30 denborarekin. Djiara Ndao, berriz, bosgarren izan zen, parte hartze libreko proban, 300 metroko distantzian, 44:90 denbora markatuta. Eta Julene Iturriotzek ere lasterketa polita egin zuen, parte hartze libreko proban, 1.000 metroko distantzian, 3.38 denbora lortuz.
Bestalde, Lucia Paradak, 20 urtez azpiko kategorian eta Mikel Manterolak, berriz, 18 urtez azpiko kategorian, 800 metroko distantzian biak ere, 2:23 eta 2:20 denborak egin zituzten, hurrenez hurren.
Eta, azkenik, azpimarratzekoa da Naroa Azcuek eginiko lasterketa, hirugarren postua eskuratu baitzuen 800 metroko distantzian, 2.30 denbora eginez.