Alberto Rebollok zilarrezko eta brontzezko dominak lortu ditu Euskadiko Master Atletismo Txapelketan

Joan den igandean, otsailaren 2an, jokatu zen Euskadiko Master Atletismo Txapelketa Donostiako Anoeta Belodromoan.

Alberto Rebollo oriotarrak (Kemen Kirol Elkartea) bigarren postua eskuratu zuen pasa den igandean 60 metroko lasterketan, M40 kategorian, 8"71 denbora eginez. 200 metroko lasterketan, berriz, hirugarren geratu zen 29"14 denborarekin eta 400 metroko distantzian laugarren tokian geratu zen, 1´06"44 denbora markatuta.

Bestalde, azpimarratzekoa da Behobian egin zuen lasterketa. Izan ere, desgaitasuna duten pertsonen artean Alberto bigarren sailkatu baitzen 1h 41´ denbora eginez.

Beraz, urte amaiera bikaina eta urte hasiera ezin hobea  Alberto Rebollo korrikalari oriotarrarentzat.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide