Lucia Parada txapeldun Gipuzkoako eta Bizkaiko Norbanako Atletismo Txapelketan

Lucia Parada.

Atzo, larunbata, jokatu zen goizez eta arratsaldez txapelketa Donostiako Anoeta belodromoan, eta Orioko Kamel Zianni Atletismo Taldeko kideek bertan parte hartu zuten.

Lucia Paradak urrezko domina lortu zuen, absolutu mailan, Gipuzkoa eta Bizkaiko Norbanako Atletismo Txapelketan, 400 metroko distantzian, 1:00:55 denbora eginez. Jokin Bellidok, berriz, 3.000 metroko lasterketa bikaina egin zuen, bigarren postua eskuratuz absolutu mailan, 8:50:43 denbora markatuta. 

Arratsalde partean Aitor Iturraldek 800 metroko lasterketan parte hartu zuen, zilarrezko domina lortuz, 1:56:46 denborarekin. Djiara Ndaok ere lasterketa aparta egin zuen 300 metroko distantzian,  bere txandan lehena iritsiz eta laugarren postua lortuz, 44:95 denborarekin. Josu Solaberrietak, berriz,  4:33:37  behar izan zituen 1.500 metroko distantzia burutzeko, hemeretzigarren postua bereganatuz absolutu mailan, eta Unai Azkue hamaseigarren geratu zen 800 metroko lasterketan, absolutu mailan, 2:04:62 marka eginez, eta bide batez, bere marka pertsonala hobetuz. 

Beraz, asteburu paregabea Orioko Kamel Zianni Atletismo Taldearentzat. Zorionak!

Aitor Iturralde, ezkerrean, zilarrezko dominarekin.

Ezkerrean, Jokin Bellido, zilarrezko domina soinean.

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide