Xarek, Elaiak, Julenek eta Djiarak osatutako laukoteak zilarrezko domina lortu du Euskadiko Kros Txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta

Atzo, igandean jokatu zen Euskadiko Kros Txapelketa Ordiziako Oiangu parkean.

Xare Elortzak, Elaia Lasartek, Julen Iturriotzek eta Djiara Ndaok osatutako laukoteak zilarrezko domina eskuratu zuen atzo taldekako sailkapenean, hamasei urtez azpiko kategorian eta 2.175 metroko lasterketan, atzo Ordizian jokatutako Txindoki krosean eta aurtengo Euskadiko Kros Txapelketan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide