Txindokiko krosa ospatu zen atzo Ordiziako Oaingu Parkean. Euskadiko Kros Txapelketa ere izan da aurtengoa eta Xabat Elortzak urrezko domina eskuratu zuen 23 urtez azpiko kategorian, 8.150 metroko lasterketan, 33:00 denbora eginez. Aldi berean, bederatzigarren postua lortu zuen absolutuen mailan.
Bestalde, azpimarratzekoa da Ibai Macazagak egindako lasterketa. Honek bosgarren postua bereganatu zuen mutilen absolutu mailan, 8.150 metroko distantzian, 32:11 denbora markatuta.
Gauzak horrela, eta Ibai eta Xabatek lortutako emaitzak kontutan hartuz, urtarrilaren 26an Getafen jokatuko den Espainiako Kros Txapelketan parte hartzeko aukera haundia dutela biek esan dezakegu.
Azkenik, esan, Orioko Atletismo Taldea oso gustora dagoela asteburuan Ordizian lortutako emaitzekin.