Realeko Atletismo Taldeko Joseba Torres oriotarrak bere marka pertsonala gainditu zuen atzo, abenduaren 15ean, Donostiako Anoeta Belodromoan izandako parte hartze libreko probetan lehiatu ostean. Oriotarrak 4,20 metroko marka lortu zuen pertiga-jauzia modalitatean.
Torresek 2025eko martxoaren 1 eta 2 bitartean Valentzian jokatuko den Espainiako Atletismo Txapelketan –18 urtez azpikoen kategorian– parte hartzeko txartela eskuratu zuen.