Salatxo Abesbatzak kalez kale abestuko du larunbatean Santa Zezilia ospatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta

Salatxo Abesbatza 2022ko Balearen Egunean. (utzitakoa)

Abesbatzako kideek kalez kaleko kontzertua eskainiko dute larunbatean, azaroaren 23an, 13:00etan hasita.

Kultur Etxetik hasita, Salatxo Abesbatzak kalez kale abestuko du larunbat honetan Santa Zezilia eguna ospatzeko. Kalez kaleko kontzertuak lau parada izango ditu: lehenengoa, Kultur Etxearen aurrean egingo dute; bigarrena, aldiz, Pietatearen azpian izango da; hirugarren geldialdia Aritzaga plazan egingo dute; eta, azkenik, laugarrena, Herriko plazan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide