Orioko Kamel Ziani atletismo taldeko hainbat kidek Lasarteko hipodromoan izandako 68. Donostiako Nazioarteko Krossean parte hartu zuten atzo, eta Ibai Makazagak lehenengo postua eskuratu zuen master kategorian, 2.600 metroko proban, 8:24 denbora eginez.
Xabat Elortzak, bestalde, lasterketa bikaina burutu zuen, laugarren postua bereganatuz 20 urtez azpiko kategorian, 3.600 metroko lasterketan, 11:30 denbora markatuta.