Zaporeak elkartearen aldeko kontzertua eskainiko du Salatxo abesbatzak larunbat iluntzean, 20:15ean, Aita Karmeldarren Elizan, Donostian. Orioko abesbatzak Kantakidetza abesbatzarekin batera abestuko du, 2024ko Kantu eta Elkartasunaren Zikloaren barruan. Sarrera doan izango da.
Besteak beste, Kyrie, Gloria, Sanctus, Benedictus, Agnus Dei eta Yesterday abestiak entzuteko parada izango du bertara joaten denak.