Alberto Rebollok urrezko bi domina lortu ditu Nafarroako Atletismo Txapelketa Egokituan

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta

Alberto Rebollo, astelehenean, dominarekin.

Astelehen honetan jokatu zen Nafarroako Atletismo Txapelketa Egokitua, Iruñeako Larrabide estadioan.

Alberto Rebollo oriotarrak ( jatorriz Lizarrakoa) lehenengo postua eskuratu du astelehen honetan, Iruñeako Larrabide estadioan, Nafarroako Atletismo Txapelketa Egokituko 100 metro eta 200 metroko lasterketetan, 14:02 eta 28:65 denborak eginez, hurrenez hurren.

Haizeari dagokionez, -2 legez kanpoko abiadura dela kontuan hartuta, haizeak gogor jo zuen lasterketan zehar: 100 metroko lasterketan -1,9 segundoko abiadura eta 200 metroko lasterketan -1,5 metro segundoko abiadura izan zuen haizeak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide