Alberto Rebollok urrezko bi domina lortu ditu Euskadiko Atletismo Txapelketa Egokituan

Pasa den igandean, ekainaren 2an, Getxon (Bizkaia) jokatu zen Euskadiko Atletismo Txapelketa Egokitua Fadurako kiroldegian.

 

Alberto Rebollo oriotarrak (Kemen Kirol Elkartea) lehenengo postua eskuratu zuen pasa den igandean, Getxoko Fadura kiroldegiko pista irekian, 100 metro eta 200 metroko lasterketetan, 13:95 eta 28:65 denborak  eginez, hurrenez hurren.

Gainera, haizeak  gogor jo zuen lasterketan zehar. 100 metroko lasterketan, -1,4 metro segundoko abiadura eta 200 metroko lasterketan, berriz, - 1,6 metro segundoko abiadura izan zuen haizeak. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide