Pasa den larunbatean, ekainaren 1ean, arratsaldeko 18:00etan, Anoetako pista irekian, parte hartze libreko Atletismo Txapelketan izan ziren Elortza, Iturrioz, Lasarte eta Ndao (Kamel Ziani A.T). 300 metroko lau txanda jokatu ziren. Elaiak hirugarren txandan parte hartu zuen eta baita lasterketa polita burutu ere, 48:42 denbora markatuta eta laugarren postua lortuz, bide batez.
Djiarak, Julenek eta Xarek, berriz, laugarren txandan parte hartu zuten. Djiarak bigarren postua eskuratu zuen 45:33 denbora eginez. Julene laugarren geratu zen, 50:38 denbora lortuz eta Xarek 52: 15 segundotan amaitu zuen lasterketa, bosgarren postua bereganatuz.
Zorionik beroena laukote paregabe honi.