Orioko Futbol Taldeko emakumezkoen lehen taldea kopako txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Idoia San Sebastian Corta 2024ko maiatzaren 20a

Kopako ligaxkan zortzi neurketa jokatu dituzte, horietatik bi  berdinduz eta bost irabaziz, ligaxka irabaziz. Final-laurdenak eta final-erdiak, berriz, etxean jokatu dituzte, biak irabaziz.

Pasa den asteburuan 10:30ean Orioko Futbol Taldeko emakumezkoen lehen taldeak kopako finala jokatu zuen Astigarragan, Urnietaren aurka, eta 1-0 irabazi zuen partidu gogor baten ondoren.  77. minutuan sartu zuen gola Daniela Reciok. Oriotar asko azaldu ziren futbol-zelaian Orioko-ko senior neskak animatzera.  Eta Harkaitz Mendizabalek entrenatzen duen taldeak kopa eskuratu zuen.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide