Martin Iriondo eta Xabat Elortza 20 urtez azpiko Espainiako Atletismo Txapelketan izango dira

Uztailaren bukaeran jokatuko da Castellonen 20 urtez azpiko Espainiako Atletismo Txapelketa, eta bertan izango dira Oriokoko Kamel Ziani Atletismo Taldeko Martin Iriondo eta Xabat Elortza korrikalariak.

Pasa den asteburuan, maiatzaren 11n, arratsaldez, Anoetako pistan izan ziren Orioko Atletismo Taldeko hainbat kide parte hartze libreko probetan.  Martin Iriondok  Espainiako Atletismo Txapelketan 1.500 metroko lasterketan parte hartzeko txartela eskuratu zuen, 3:59 denbora markatuta, eta Xabat Elortzak, berriz, 9:34 denborarekin, 3.000 metroko oztopo proban parte hartuko du.

Bestalde, Jokin Bellidok, Aitor Iturraldek eta Sunhai Huegunek ere parte hartu zuten 1.500 metroko lasterketan, Martin Iriondorekin batera, eta marka ezin hobeak egin zituzten: Jokin Bellidok 4:01, Aitor Iturraldek 4:08 eta Sunhai Huegunek 4:12, besteak beste.

Eta, amaitzeko, 16 urtez azpiko mailan, Gipuzkoako Atletismo Txapelketan, 1.500 oztopo proban aritu zen Xare Elortza, 6:23 denbora lortuz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide