Alberto Rebollok urrezko domina bat eta zilarrezko bi lortu ditu Euskadiko Master Atletismo Txapelketan

Igandean jokatu zen M40 mailako Euskadiko Master  Atletismo Txapelketa, Durangon (Bizkaia).

Alberto Rebollo oriotarrak (Atletismo Tolosa C.F) urrezko domina eskuratu zuen igandean Durangoan (Bizkaia) jokatu zen M40 mailako Euskadiko Master Atletiso Txapelketan, 100 metroko lasterketan, 13:65 denbora markatuta.

Oriotarrak zilarrezko bi domina ere irabazi zituen, 200 metro eta 400 metroko lasterketetan, 28:16 eta 1:05.82 denborak eginez, hurrenez hurren.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide