Pasa den asteburuan jokatu zen Donostiako Antonio Elorza belodromoan Espainiako Master Short Track AtletismoTxapelketa. 35 urtetik gorako milaka atletek parte hartu zuten hitzorduan pista estaliko lehiaketa horren 35. jardunaldian. Estatu osotik etorritako korrikalariez gain, Gipuzkoako hainbat herritako atletak ere izan ziren Donostiako belodromoan, eta horien artean zen Alberto Rebollo oriotarra (Atletismo Tolosa C.F). Kirol egokituan, 60 metroko lasterketan M40 mailan lehiatu zen Alberto. "Lehia gogorra izan da baina asko gozatu dut", aitortu du Rebollok txapelketaren ondoren. Mutil ausarta da Alberto, kirol egokituan ez ezik, kirol ez egokituan ere parte hartu baitzuen dibertsitate funtzionala eduki arren.