Kamel Ziani, Josu Solaberrieta eta Alberto Rebollo podiumean Euskadiko Pista Estaliko Atletismo Txapelketan

Kamel Zianik (Orioko Kamel Ziani A.T) urrezko domina eskuratu zuen 3000 metroko lasterketan, 8:55.31 denbora markatuta. Zianik Espainiako urteko markarik onena ezarri zuen M50 kategorian.

Pasa den igandean, otsailaren 4ean, jokatu zen M35-M50 mailako Euskadiko Atletismo Txapelketa Donostiako belodromoan, eta oriotarrak protagonista izan genituen. Izan ere, Kamel Zianik (Orioko Kamel Ziani A.T) urrezko domina eskuratu zuen 3.000 metroko lasterketan, 8:55.31 denbora markatuta eta Espainiako urteko markarik onena ezarriz M50 kategorian.

Josu Solaberrietak (Orioko Kamel Ziani A.T) berriz, urrezko domina lortu zuen M40 kategorian, 800 metroko lasterketan, 2:11 denbora eginez eta Alberto Rebollok (Atletismo Tolosa C.F) zilarrezko eta brontzezko dominak eskuratu zituen, M40 mailan, 200 metro eta 400 metroko lasterketetan, 28:34   eta 1:04.99 denborak markatuta, hurrenez hurren. Gainera, Alberto Rebollok  60 metroko lasterketan, ehuneneko batenagatik ez zuen  brontzezko domina lortzerik izan.    

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide