Martin Iriondo nagusitu zen atzo, larunbata, Donostiako belodromoan jokatu zen 18 urtez azpiko 3.000 metroko proban, 8:28ko denbora eginda. Hala, Unai Arroyo tolosarrak ezarritako 8:36ko marka hobetu zuen 9 segundotan, marka berria jarriz. Aitor Rubio koordinatzailearen esanetan, “hasiera lasaia izan zuen lasterketak baina horrek ez zuen Orioko Atletismo Taldeko korrikalaria urduri jarri eta bere erritmoari eutsiz pixkanaka denak atzean utzi eta ikaragarrizko lasterketa egin zuen”. Xabat Elortzak ere txalotzeko moduko lasterketa egin zuen, 8:45ko denbora markatuta; bere aurreko denbora 12 segundotan hobetu zuen.