Etorkizuna, lokal hutsetan

Erabiltzailearen aurpegia Iñigo Gaiton 2022ko api. 20a, 12:30

Apirileko KARKARA aldizkarian plazaratutako testua eta irudia, 'Hizkiak eta izpiak' atalean.

Bizi dugun garaiaren ezaugarriak kontuan izanik, Orio bezalako herrixka batean zaila da denda txikiak irekita mantentzea, eta are zailagoa, negozio berriei martxa ematea. Oztopoak oztopo, badira oraindik ilusio, amets eta proiektuak herrian gorpuzten saiatzen ari diren gazteak, zorionez. Irudimena, ofizioa eta milaka lanordurekin, eguneroko borrokan dihardute, haien etorkizunaz gain, gure herriarena ere ontzen. Talentudun gazte ugari dugu herrian, eta hutsik dauden lokalak ere bai, han eta hemen. Herri mailako proiekturen batekin, lokal komertzialak gazteentzako eskuragarriago jarri beharko lirateke; batetik, hasiera orok behar izaten duen bultzada emateko, eta bestetik, kaleak bizirik mantentzen ere lagunduko lukeelako. Jon Alkain irudian, plazatik metro gutxira ireki duen lokalean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide