Herriko plaza. Jai bezperako arratsaldea. Eguraldia lagun. Haur eta gaztetxoak jolasean. Gazte, heldu eta adineko jendea solasean. Espazio bera partekatzen.
Espazio berean esperimentatzen. Baloia gora, baloia behera, soka gora eta soka behera. Korrika, harrapaketan eta berek bakarrik ulertzen dituzten jolasetan. Lurrean aurkitutako hau zer ote? Zer da nire begien aurretik pasa dena? Ikasten. Jolas berriekin gozatzen. Uneoro esperimentatzen.
Bigarren behaketa bat egin diot nire inguruari. Ezker, eskuin. Haur, gazte eta heldu. Guztiak geldirik, isolatuta. Pantailak, debekuek eta beldurrek harrapatuta. Ez
solasaldirik, ez jolasik, ezta esperimentaziorik ere. Eroso. Arriskurik hartu gabe. Gure gizartearen egunerokoa. Ohikoa eta normala. Kontrolpean eta kontrolatuta. Uneoro zertan gabiltzan komunikatuta.
Aska gaitezen eta aska ditzagun guk geronek jarritako kateak. Zabal ditzagun bizitzaren ateak. Arriskatu gaitezen. Ireki esperimentaziora. Probatu, aholkatu, ilusionatu eta
gozatu. Ez beldurtu. Jokatu ausart. Utzi gazteenei loratzen eta jarraitu dezagun guztiok loratzen. Jarrera kontua da. Inoiz ez da berandu.