Orioko pilotalekuaren gaur egungo egoera salatu du herritar batek, izan ere, eremuaren egoera "lotsagarria eta osasunarentzat arriskutsua"dela azpimarratu nahi izan du. Lurrean, esaterako, txori-kaka ugari dago egunotan.
Ospele pilota elkarteko jokalariek bertan entrenatzen dute eta aterpe lanak ere egiten ditu eguraldi txarra denean, guraso eta haur asko elkartzen baita bertan, batez ere asteburuetan.