PLAZA OINEZKOEI KENTZEAZ: INKESTAK ETA PLENOA

Erabiltzailearen aurpegia Herrio Natur Taldea 2018ko api. 23a, 12:21

Atzo, igandearekin, plazan mahaitxoa jarri genuen. Bertan, paperean, inkestak bete ahal izan zituen hainbat herritarrek. Bihar asteartez (apirilak 24) udalbatza izango da eta inkesten emaitzak hara eramatea da gure helburua. Herritarrak gonbidatu nahi zaituztegu 20:15ean hasiko den plenora. HAUR, ZAHAR ETA GAZTE: ETORRI ETA PARTE HARTU!

Gai ordenean asteburuetan motordunei plaza berriz irekitzeaz aipurik egiten ez bada ere, Herrioren helburua honetaz aritzea izango da. Eskari eta galderen atalean, inkestak orain arte emandako emaitzen berri emango dugu eta udal zinegotziek hartu berri duten erabakiaren gainean gure iritzia emango dugu.
Herritarren babesa behar dugu biharko udalbatzarako. Etorri eta parte hartu!

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide