Iñake Irastorza, Urkijoren 'Hiru olatuak' filmeko aktoreen artean

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Hiru olatuak filmeko klaketa. (Atera films)

Beste behin, euskal mitologia ardatz duen filma zuzentzen ari da Paul Urkijo, baina oraingoan, itsasora egin du jauzi. Irastorzaz gain, bada eskualdeko aktore gehiago; hain zuzen, Iñigo Aranbarri azkoitiarra da filmeko protagonistetako bat. 

Paul Urkijo Hiru olatuak filma grabatzen hasi da, eta zuzendariaren lan berriak euskal aktore ugari izango ditu, tartean Iñake Irastorza oriotarra eta Iñigo Aranbarri azkoitiarra. Hain zuzen, filmeko protagonistetako bat izango da Aranbarri, Fariba Sheikhanekin batera: aita izatear den Isaac pertsonaiaren rola jokatuko du azkoitiarrak filmean.

Urkijok euskal mitologia izango du ardatz beste behin, baina oraingo honetan, euskal kostaldeko "kondairarik misteriotsuenean" murgilduko den thriller psikologiko bat egingo du. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide