Ehun banderaren langa gainditu duten guztiak, Orio Arraunketa Elkartean ibiliak

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2026ko abuztuaren 28a

Arraunetxe, Orio Arraunketa Elkartearen egoitza. (Onintza Lete Arrieta)

Gorka Aranberri eta Andres Medina OAEko patroia eta arraunlaria dira historia egin duten hiru gizonetako bi; hirugarrena, Xabier Etxebeste zarauztarra, lau urtez ibili zen Orioko klubean. 

Eusko Label ligaren historian soilik hiru gizonek irabazi dituzte 100 bandera edo gehiago, eta hirurak dira Orio Arraunketa Elkartean ibiliak: Gorka Aranberri, Xabier Etxebeste eta Andres Medina. Aurreneko biak ondoko herrikoak dira, gainera; zarauztarrak. 

Hiruretan Medinak du bandera gehien: 109 (momentuz). Xabier Etxebestek 101 ditu, eta gaur egun ez dabil arraunean. Aranberrik igandean irabazi zuen ehungarrena, eta berak eta Medinak kopurua handitzen jarraitzeko aukera dute, Orioko taldean baitabiltza biak elkarrekin, Medina arraunlari, eta Aranberri patroi. 

Azken horrek banderen ia erdiak Orion lortuak ditu, 46 oraingoz. 2017. urtean lau bandera, 2018an hiru, 2019an zazpi, 2020an bi, iaz hamasei, eta aurten hamalau bai dagoeneko. 

Etxebestek lau urte egin zituen Orio AEn, 2004tik 2007ra, eta Kontxa Bandera ere irabazi zuen Oriorekin. 

Medina, azkenik, iaz iritsi zen Oriora, Iker Zabala entrenatzailearen eskutik. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide