Liga amaituta, aitortzaz betetako bazkari dotorea OAEko emakumeentzat

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Zarauzko Ikurrinaren bigarren jardunaldia amaitzearekin bat bukatu zen igandean Euskotren liga, eta ohi bezala, Sukia tabernak bazkaria eman zien Orioko arraunlariei. Arraunak altxata harrera egin, eta Maider Sukiak bertsoa ere abestu zien, Xabier anaiak idatzitakoa. 

Zarauzko Ikurrina jokatzearekin batera amaitu da Euskotren liga arraunlarientzat, eta ohi bezala, azken estropadaren ondoren Orioko kirolariak Sukia tabernan elkartu ziren, bazkari dotoreaz gozatzeko. Aitortzaz betetako momentuak egon ziren, arraunak altxata pasilloa egin baitzieten OAEko arraunlariei, eta Maider Sukiak Xabier anaiak idatzitako bertso bat kantatuz hartu baitzituen neskak. 

Klubeko ordezkariek esker oneko hitzak dituzte Maider Sukiarentzat, bazkaria emateaz gain, beti mimatzen duelako taldea opariak eginez, bertsoak abestuz etab. Liga horrela amaitzea pozgarria dela azaldu dute. 

Pozik egoteko moduan dira bestela ere Xanti Zabaletak entrenatzen dituen neskak, denboraldi bikaina ari baitira egiten, hainbat estropada oso goiko postuetan amaituta. Sailkapen nagusian ere laugarren gelditu dira. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide