ETB1 kateak laster estreinatuko du Go!azen telesailaren 13. denboraldia, eta sasoi berriaren atarian, Bart bideoklipa kaleratu du. Datorren denboraldian agertuko diren pertsonaia berriak eta dagoeneko aski ezagunak bihurtu direnak kantuan eta dantzan ikus daitezke bideoklip horretan, besteak beste, Orioko kanpinean; izan ere, hango igerilekuetan grabatutakoak dira hainbat sekuentzia, eta besteak Azpeitiko Ekoetxean hartutakoak dira.
Iker Lauroba musikariak konposatu du Bart bideoklipa, eta Go!azeneko honako aktore hauek jarri dute ahotsa: Nerea Elizalde (Garazi), Jon Alonso (Roke), Ander Aierza (Bosko), Irati Marin (Izar), Adriana Sanchez (Alaia), Ainhoa Tabuyo (Karla), Leire Nuñez (Maren), Julen Taboada (Joritz), Maren Alonso (Ilargi), Ane Sarasua (Kaia) eta Gaizka Fernandez (Luka).