Eraikuntza hutsa desokupazio espazialeko biko lau unitatez. Izen horixe dute Jorge Oteiza artista oriotarrak 1974. urtean Buitrago del Lozoyan, Madrilen, jarritako eskulturek. Hain justu, herri horretako urtegian hasiko dira aurten Euskotren eta Eusko Label ligak, eta beraz, hara estropadak ikustera gerturatzen diren arraunzaleek aukera izango dute sortzaile oriotarraren eskulturak bertatik bertara ikusteko.
Oteizazale oriotar bat ohartu da kointzidentziaz, eta Gukako irakurleei jakinarazi nahi izan die, asteburu pasan herriko kirola eta kultura uztartzeko modua dutelakoan.