Horma irudi berria margotu dute Etxeluze gaztetxearen sarreran

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2026ko ekainaren 5a

Zorione Mendez oriotarra eta Elizondoko Juan Angel Perotxena 'Perotx' dira gaztetxeari itxura berria eman dioten artistak. 

Etxeluze gaztetxeari ekarpen bat egiteko asmoarekin, Zorione Mendez oriotarrak, Elizondoko (Nafarroa) Juan Angel Perotxena –Malmö ezizenez ezaguna– artistarekin elkarlanean, horma irudi berria margotu du gaztetxearen sarreran. Boluntario lana izan dela kontatu du bikoteak, eta gaztetxeari itxura berri bat ematea izan da helburu nagusia. Horretarako, Mendezek gaztetxearentzat diseinatutako logoa kopiatu dute sarreran, eta kolore biziekin eta landareen ilustrazioekin apaindu dute. 

Horma irudia dagoeneko ikusgai da, eta erantzun polita izan du herritarren partetik. 

Argazkiak: Zorione Mendez.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide