Bihar da maiatzaren 14a, Balearen Eguna. Aurtengo festa berezia da 125 urte direlako Kantaurin azken balea harrapatu zutela, eta egitarau oparoa prestatu dute udalak eta eragileek. Honakoa da datozen egunetarako antolatutakoa:
- Maiatzak 14, osteguna:
- 17:00etan, Sormen Bizian Lab: Balea proiektuaren emaitzen aurkezpena, Herriko Plazan.
- 19:00etan, Orioko Txaranga kalez kale.
- 20:00etan, bertso afaria Errikotxia eta Balea elkartearen eskutik, Balea elkartean.
- Maiatzak 16, larunbata, Balea Eguna:
- 11:00etan, sardina-jana eta sagardoa, Herriko Plazan.
- 11:45ean, Balearen Eguneko kale-ikuskizuna Kale Nagusiko aldapan, Zimitorioan, Pilliku Plazan, Bentaenea parean eta Herriko Plazako aldapan.
- 12:30ean, kanpai-hotsa: balea harrapatzera joateko deia. Segidan, balearen ehiza Oribazar parean.
- Ondoren, balea moilara eta emanaldia Herriko Plazan. Antzerkia, dantza eta musika. Bukatzeko, festa Pello eta Nikolasarekin, Orioko Txarangak girotuta. Udalak mahaiak eta aulkiak jarriko ditu herritarren eskura Herriko Plazan, nahi dutenek bertan mokadua egiteko aukera izan dezaten.
- 17:00etan, Ttipika dantza gidatuak, Herriko Plazan.
- 19:00etan, Itzal taldearekin erromeria, Herriko Plazan.
- 22:00-01:00 artean, Osto DJa, Herriko Plazan.
- Maiatzak 17, igandea: Benito Lertxundi omenduz kontzertua, Et Incarnatus orkestra sinfonikoa haur abesbatzarekin, 20:00etan Karela kiroldegian.