Amaieraren hasiera?

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Iritsi da eguna. Makinak hasi dira herriko frontoia botatzen. Ezker paretatik ekin diote lanari, amaitzera doa garai bat. Penaz biziko dute batzuek, ilusioz, beste batzuek. Denek dute oraindik, hori bai, eraikina agurtzeko tartea, ez baitute egun bakarrean eraitsiko osoa. 

Pixkanaka-pixkanaka. Hala ari da desagertzen herriko frontoia. Irailean agur ekitaldia egin zioten; azaroaren 8an hartu zituen azken pilotakadak; otsail hasieran teilatua kentzeari ekin zioten, eta gaur, apirilak 24, ezker horma botatzen hasi dira makinak. 

Etxeak eta aparkalekuak, lokalak eta frontoi txiki bat egingo dituzte oraingo eraikinaren gunean. 

Amaiera baten hasiera dirudi, baina hasiera bezala ere har liteke, pilotaleku berri batek hartuko baitio lekukoa Eusko Gudariko frontoi zaharrari. Azpiegitura berria non kokatu, laster batean horixe erabaki beharko dute oriotarrek. 

Argazkiak: Onintza Lete Arrieta

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide