Olatz Zugastik 'Lur naroetara' single berria kaleratu du

Erabiltzailearen aurpegia Hara! 2026ko otsailaren 19a

Azken lan hau "kantu barnerakoi" bezala definitu du abeslariak, "sehaska kantu aire bat" duena, hain justu. Abestia dagoeneko plataforma digital guztietan dago entzungai.

Olatz Zugasti Orioko bizilagun eta musikariak Lur naroetara single berria kaleratu du. Azken lan hau "kantu barnerakoi" bezala definitu du abeslariak, "sehaska kantu aire bat" duena, hain justu. "Babesaren eta itxaropenaren xuxurla darion abestia, neguko aztiak, bidaia eta barne argia lur emankorretarako gidari gisa iradokitzen dituena", esan du Zugastik abestiaren inguruan. Lan hau musikariaren ibilbideko "une berezi baten isla" da. 

Abestia dagoeneko plataforma digital guztietan dago entzungai.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide