Jose Luis Korta arraunlari eta entrenatzaile ohia leiho batetik sartu da Gasteizko Ajuria Enea jauregira, Imanol Pradales lehendakariak urte amaierako mezua grabatzen zuen bitartean. Elkarrekin jauregia bisitatu dute, eta hori ez ezik, Korta aholkulari lanetan aritu da baita ere.
Hain zuzen ere, Pradalesek Instagram bidez partekatu du bideoa Inuzenteen Egunean. Hala, lehendakariak eta Kortak elkarrekin eman diote forma urte amaierako hitzaldiari, eta patroi ohiak gazteriak lana izatea ezarri du helburu nagusitzat. Lehendakariak, "eta zer egingo dugu Madrilekin?" galdetzerakoan, "muga bat?" erantzun dio oriotarrari.
Ver esta publicación en Instagram