Kriseilu dotorea nola egin erakutsi du Lera taldeak bideo tutorial batean

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera are magikoagoa izan dadin beti erabili izan da sua gaua argitzeko. Azken urteetan, antolatzaileek kriseiluak erabiltzera animatu dituzte herritarrak, eta horiek erraz egiteko honako bideoa plazaratu du Lera taldeak.

Gabon gauean, Olentzeroren eta Mari Domingiren ibilbidea argitxoz bete ohi da. Garai batean suak pizten zituzten etorrera are magikoagoa izateko, baina azken urteetan, kriseiluek hartu izan dute lekukoa. 

Aurten, Lera taldeak honako bideo tutoriala prestatu du, herritarrek "etxean edo lagun artean kriseilu artisauak" egin ditzaten. Hiru material nahikoa dira kriseilu dotoreak egiteko: soka (lau metro eta erdi), kontserba potea eta kandela. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide