Bilboko Mendi Film zinemaldian erakutsi zuten pasa den ostegunean Errio dokumentala, beste hiru lanekin batera. Lan taldearen zati handi bat jaialdian izan zen, tartean Ibon Gaztañazpi zuzendaria, Nagore Urdapilleta protagonista eta Beñat Gereka errealizadorea. Udaleko ordezkariak ere gerturatu ziren Euskalduna Jauregian ospatutako hitzordua, hala nola, Anuska Esnal alkatea eta Adrian Garcia kultur teknikaria.
Jabi Baraiazarra jaialdiko zuzendariak egin zion harrera Oriotik joandako taldeari, baita Alberto Iñurrategi eta Juanjo San Sebastian mendizaleek ere. Ikusleen artean zen, Errio propio ikustera joanda, Imanol Pradales EAEko lehendakaria.
Mendi Film jaialadia, mendiko eta itsasoko gaiekin loturiko mundu mailako jaialdirik garrantzitsuenetako da. Pasa den urteko urrian estreinatu zuten Errio, eta orduz geroztik, bidea egiten ari da: Noida, Berlin eta Bilboko jaialdietan ez ezik, Gipuzkoako hainbat herritan ikusteko aukera ere izan da.
Argazkiak: utzitakoak.