Julen Alonsok disko berria izango du Durangoko Azokan

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Musikari oriotarrak Haria izeneko diskoa aurkeztuko du abenduko zubian Bizkaiko herrian egiten den liburu eta disko azokan. Aurrerapen gisa, entzungai da Azkena balitz bezala kanta.

Julen Alonso musikari oriotarrak bere sare sozialetan iragarri du disko berria kaleratuko duela Durangoko Azokan. Haria izena jarri dio, eta hainbat plataformatan entzungai jarri du lan berri horretako kantuetako bat: Azkena balitz bezala.

"Kantu honen parte zuek ere bazarete", idatzi du sareetan. "Beti pentsatu izan dut, niretzat paradisua, zuekin laino eta ekaitzetatik gora elkartzea eta kantu hau ozen oihukatzea izango zela. Denok bat. Ea laister bizitzen dugun, errealki, datorren urteko kontzerturen batean", gaineratu du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide