Gipuzkoako Foru Aldundiak osatu du 2026ko egutegia, eta Orioko bi irudi jaso dituzte datorren urteko argitalpenean. Hain zuzen ere, martxoko irudia Josu Vargasek eta irailekoa Jaione Uzkianok Orion ateratakoak izango dira. Vargasek arrantzako irudi bat egin du, eta Uzkianok, berriz, erraldoien bueltakoa. Halaber, Errezilgo nahiz Zarauzko irudi bana ere bildu dituzte.
Egutegia osatzeko lehiaketara 1.073 argazki aurkeztu dituzte herritarrek, eta aldundiak esan duenez, orain arteko parte hartzerik handiena izan du egitasmoak aurten. Azken urteetako gisan, abenduaren hasieran banatuko dituzte egutegiak, Gipuzkoako hainbat lekutan; erakundeak aurrerago zehaztuko ditu banaketa orduak eta lekuak.
Azala Joserra Txintxurreta oñatiarrarena izango da, artalde bat, artzain bat eta haren txakurra ageri diren irudiari esker. Aldundiko eta Gipuzkoako Argazkilari Elkatreko kideek osatutako paimahaiaren arabera, ingurumenaren zaintzaren kultura, ondo egindako lana eta komunitate bizitza irudikatzen ditu argazkiak, eta horrek bat egiten du aurtengo lehiaketaren Ekin. Zaindu. Bizi leloarekin.
Gainera, azaleko argazkiak gain, beste hamabi irudi ere hautatu dituzte, kostaldeko eta barnealdeko eszenak, ogibide tradizionalak, artisau lanbideak, paisaia naturalak, kirol praktikak eta kultur ekitaldiak jasotzen dituztenak.