ZAAF musika taldearen kantu bilduma sarean entzungai

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Orioko Surf Taldeak udan eskainitako Reggae Gaua. (OST)

Ihesaldiko bakarrizketak izeneko kantu bilduma argitaratu du Orioko ZAAF musika taldeak. Azaroaren 29an gainera, zuzenean entzuteko aukera egongo da Etxeluze gaztetxeko Elkartasun Jaialdian.

Azaroaren 6an, ostegunarekin, Ihesaldiko bakarrizketak izeneko kantu bilduma argitaratu zuen Orioko ZAAF musika taldeak. Sei kantu desberdinez osatua dago hasi berri den taldearen lana, eta esteka honetan dago abestiak entzuteko aukera.

Udan Orioko Surf Taldeak antolatutako Reggae Gauan hartu zuten parte kideek, Hereje Fighters musika taldearekin batera, eta hilaren amaierarako beste kontzertu bat dute esku artean. Azaroaren 29an hain zuzen, Etxeluze gaztetxeak antolatutako Elkartasun Jaialdian eskainiko dute emanaldia Olaia Inziarte eta Tatxers-en kontzertuekin eta Drama Darama eta Bombo eta Klat DJ-ekin batera.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide