Aiako Beldurrezko Etxeak utzitako momentu "ikaragarrienak", bideoan

Erabiltzailearen aurpegia Hara!

Aurtengo edizioari dagokionez, "sorgindutako" kartzela sortu dute, eta antolatzaileak beldurrezko guardiez, sukaldariz edota presoz mozorrotu dira, herritar ausartenak ere ikaratzeko asmoz.

Gau Beltza ospatu zuten pasa den asteburuan hainbat herritan, eta ospakizun horren harira, Aian laugarren urtez ireki dituzte Beldurrezko Etxearen ateak. Iaz bezala, eskola zaharrean prestatu zuten zirkuitua, eta 12 urtetik gorako gazteak urteko gau beldurgarriena "sorgindutako" kartzelan igarotzera ausartu ziren. 

Hain zuzen ere, aurtengo edizioan sorgindutako kartzela sortu dute, eta antolatzaileak beldurrezko guardiez, sukaldariz edota presoz mozorrotu dira, herritar ausartenak ere ikaratzeko asmoz.

Bideoa: antolatzaileek utzitakoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide